Ikuspegia
Ehungintzaren sektorearen birlokalizazioan harri-koskor txiki bat jartzea.
Bilobilaren helburua hori da, pertsonekiko zein animaliekiko ahalik eta errespeturik handiena duen giza eskalako abeltzaintza baten bitartez.
Ehungintza munduko hirugarren industria kutsakorrena da. Baina ez hori bakarrik: askotan zalantzan jartzen da ekoizpenean inplikatutako pertsonen giza eskubideen errespetua eta animalien ongizatea.
Mohairra lortzeko, animalien eguneroko zaintzatik hasi eta jantziaren azken elaborazioraino, faktore anitz sartzen dira jokoan: meteorologia, jende askoren lana, makineria, garraioa…
Horregatik, ehun kontsumo askoz arduratsuagoa egitea litzateke egokiena: gutxiago erostea, bigarren eskukoa, kalitatezkoa eta bertakoa izatea.
Horretaz gain, bilobilak landa-ingurune pribilegiatu batean kokatutako bizimodua eta ogibidea izan nahi du, garrantzitsuak diren balio eta printzipioak jarraituz.

