Angora ahuntzak

Abentura honen ardatza dira.

Bertako ekoizpenei dibertsitatea eransten die, baina horretaz gain, bere berezko beste ezaugarriek Angora ahuntzen hautua egitera bultzatu naute.

Jatorri asiarreko arraza hau mendeetan zehar mohair zuntza ekoizteko hautatua izan da. Hilabetean 2,5 cm inguru hazten zaien ile fina, urtean bitan mozten da.

Ahuntz txiki hauen maneiu atsegina eta haien izaera maitagarri eta lasaia erabakigarriak izan dira arraza hau aukeratzeko momentuan.

Angora ahuntzak

2,5 cm hilabetean

Angora ahuntz baten ilea hazten dena.

Urtean bi mozketa

Udaberrian eta udazkenean. Hortik P eta A loteak.

Izaera lasaia

Txikiak, maitagarriak eta erraz maneiatzekoak.

Ahuntzak ezagutzera etorri nahi duzu edo galderarik duzu?

info@bilobila.eusWhatsApp