Slow fashion: moda geldoa eta iraunkorra
Jantzi gutxiago, hobeto eginak, gertukoak eta urte askotarako.
Ehungintza munduko industria kutsakorrenetako bat da, eta askotan ez dira bermatzen ez animalien ongizatea ez bertan lan egiten duten pertsonen eskubideak. Moda geldoak —slow fashion— kontrakoa proposatzen du: gutxiago erostea, bigarren eskukoa, kalitatezkoa eta bertakoa.
Benetako trazabilitatea. Badakigu mohairra zein ahuntzena den, non mozten den, non iruten den (Castres) eta nork tindatzen duen: guk geuk, tindaketa txikitan. Kate laburra eta agerikoa da, Nafarroako Pirinioetatik zure orratzetara.
Tindaketa txikiak, soberakinik gabe. Urtero aukeratzen ditugu koloreak eta lote laburretan tindatzen dugu. Kolore bat bukatzen denean, bukatu da: ez dugu biltegiak betetzeko ekoizten. Eta webean ikusten duzun stocka benetakoa da, harilkoz harilko.
Irauten duen zuntza. Mohairra sendoa da, ez du usainik hartzen eta hezetasuna erregulatzen du; beraz, ia ez da garbitu behar: ur eta energia gutxiago, eta negu askotarako jantziak.
Zure arropa zuk ehuntzea da janzteko modurik geldoena. Gure harilko eta kitekin zure jantziak egin ditzakezu orratzez edo kakorratzez, eta behar denean konpondu.

Kate laburra
Nafarroako Pirinioak → Castres → zure orratzak.
Lote txikiak
Kolore bat bukatzen denean, bukatu da.
Urte askotarako
Mohairrak ia ez du garbiketarik behar.
