Pribatutasun politika
Zein datu biltzen dira, zertarako eta zer egin dezakezu. Laburbilduz: eskaera bidaltzeko behar den gutxienekoa.
Nork tratatzen ditu zure datuak
BILOBILA (Areta Lorea Markalain) · NIF 72802985G · Calle Osobia kalea 38, 31692 Abaurregaina / Abaurrea Alta · info@bilobila.eus
Zer biltzen da eta zertarako
Erosten baduzu: izena, bidalketa helbidea, posta eta telefonoa. Eskaera prestatzeko, bidaltzeko eta faktura egiteko balio dute. Oinarri legala erosketa kontratua betetzea da.
Postaz edo WhatsApp bidez idazten baduzu: kontatzen diguzuna eta zure harremanetarako bidea, erantzuteko soilik.
Ordainketa datuak (txartela) EZ dira web honetatik pasatzen eta ez dira hemen gordetzen inoiz: Stripe-k zuzenean tratatzen ditu bere pasabidean.
Web honek ez zaitu jarraitzen
Ez dago jarraipen cookierik, ez publizitate profilik, eta ez da zure IP helbidea gordetzen. Zein atal eta kolore interesatzen diren jakiteko, zer gertatu den eta zein egunean soilik zenbatzen da, inolako identifikadorerik gabe: pertsona beraren bi bisita bi pertsona desberdinen bistatik ezin dira bereizi, beraz ez dira datu pertsonalak.
Saskia zure nabigatzailean soilik gordetzen da, orria ixten baduzu gal ez dadin. Ez da inora bidaltzen.
Nork ikusten ditu gehiago
Stripe Payments Europe Ltd., kobratzeko.
Garraio enpresa, paketea entregatzeko.
Aholkularitza eta Zerga Agentzia, zerga legeak behartzen duenean.
Ez dira inori saltzen edo lagatzen.
Zenbat denbora
Erosketa baten datuak zerga eta kontabilitate araudiak eskatzen dituen urteetan gordetzen dira. Kontsulta batenak, hura artatzeko behar den denboran.
Zure eskubideak
Sarbidea, zuzenketa, ezabaketa, mugaketa, aurkaritza eta eramangarritasuna eska ditzakezu info@bilobila.eus helbidera idatziz. Ongi artatzen ez bazaitugu, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean erreklama dezakezu (www.aepd.es).
